Skip to main content

Nafarroako Gobernuak herritarren eskura jartzen ditu herritarrei arreta emateko bi bulego, bata Iruñean eta bestea Tuteran, guztiz eskuragarriak. 

Bulego hauekin administrazio arinagoa, eraginkorragoa, ulergarriagoa, hurbilagoa eta eskuragarriagoa sustatzeko lan egiten da. 

Bi bulegoetan, Nafarroako Gobernuan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa ematen dugu. ​​

Erregistro entitatea gara, hau da, edozein administraziori helarazi nahi diozun dokumentazioa jasoko dugu.​​

Zure identitate digitala sortzen eta erabiltzen lagunduko dizugu. Nortasun digitala giltzarria da administrazio publikoekin Internet bidez kudeaketak egiteko.​​

Kudeaketak internet bidez egiten laguntzen dizugu.​​

Nafarroako Foru Administrazioari buruzko kexa eta iradukizunak jaso eta bidaltzen ditugu.​​

Zure proposamenak entzun eta hobetu daitezkeen gaien berri ematen diegu Nafarroako Gobernuko sailei.​​

Arreta elebiduna gaztelaniaz edo euskaraz.​

Informazioa jaso eta administrazio publikoekin izapideak eta kudeaketak egin nahi dituzten herritarrak 

Iruñeko zein Erribera osoko herritarrak.

Nafarroako Gobernuko programak

  • Erregistratu.
  • Digitalizatu.
  • SharePoint. 

Estatuaren aplikazioak

  • Cl@ve-ren erregistratzaileak.
  • FNMT erregistratzaileak. 

Eskuragarritasun-teknologia bulegoan

  • Audifonoak dituzten pertsona gorrentzako begizta magnetikoa.
  • Espainiako zeinu-mintzairaren ikusmen zerbitzua.
  • Audiodeskribapenak NaviLens aplikazioarekin.
  • Espainiako zeinu-mintzairaren bideoak. 

  • Datuak Prozesatzeko Zentroak
  • TI Azpiegiturak: Zerbitzari azpiegitura
  • Zuntz Optikoa
  • Interneterako Sarbide Sistema Autonomoa 

Herritarrak orokorrean 

  • Fundación Iddeas
  • AENOR
  • Bookitit 

Informazio gehiago

Esteka:  Herritarren Arreta – Nafarroako Gobernua 

Zerbitzu hau behar baduzu, Tuterako Herritarren Arretarako Bulegoarekin jar zaitezke harremanetan: