Skip to main content

Herritarren Arretarako Bulego Mugikorra espazio ibiltaria eta eskuragarria da. 
 Helburua administrazioaren zerbitzuak 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Nafarroako herrietara hurbiltzea da

Zerbitzu hau I Gobernu Irekiaren Aliantzarako Ekintza Planaren (OGP) parte da. Bulego Mugikorra herritarrekin harremanak izateko eredu bat da, eta honako hauetan oinarritzen da: 

  • Hurbiltasuna.
  • Proaktibotasuna.
  • Entzumena.
  • Eskugarritasuna.
  • Inklusioa. 

Bulego Mugikorrarekin Administrazio arinagoa, argiagoa, hurbilagoa eta erabilera errazagoa lortu nahi da. 

Ofizina mugikorrean ondorengoa egin ahalko duzu: 

  • Nafarroako Gobernuko zerbitzuen informazioa jaso.
  • Edozein administraziotan aurkeztu nahi dituzun dokumentuak erregistratzea.
  • Zure identitate digitala sortu eta erabili, Internet bidezko izapideak egiteko gako bat.
  • Bulegoko langileen laguntzarekin lineako kudeaketak egitea.
  • Nafarroako Foru Administrazioari buruzko kexak eta iradokizunak aurkeztea.
  • Hobetzeko proposamenak partekatzea, eta Jaurlaritzako sailei helaraztea.
  • Arreta gaztelaniaz edo euskaraz jasotzea. 

Gainera, Bulego Mugikorra malgua da eta Nafarroako Gobernuko edozein departamenturen beharretara egokitzen da. 

  • Lehendakaritza eta Berdintasun Saila.
  • Lurralde Kohesiorako Departamentua.
  • Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzua – Nafar Lansare. 

Nafarroako 20.000 biztanletik beherako herrietan bizi diren pertsonei zuzendua. 

Nafarroako Gobernuko programak

  • Erregistratu.
  • Digitalizatu.
  • SharePoint. 

Estatuaren aplikazioak

  • Cl@ve-ren erregistratzaileak.
  • FNMT erregistratzaileak. 

Eskuragarritasun-teknologia bulegoan

  • Audifonoak dituzten pertsona gorrentzako begizta magnetikoa.
  • Espainiako zeinu-mintzairaren ikus zerbitzua.
  • Audiodeskribapenak NaviLens aplikazioarekin.
  • Espainiako zeinu-mintzairaren bideoak. 

  • Datuak Prozesatzeko Zentroak (DPZ)
  • Informazioa eta zerbitzuak kudeatzeko zerbitzariak.
  • Internet konexio propioa.
  • LAN sareko kableatu egituratua.
  • Telefono Zentralak 

Nafarroako Gobernuko Departamentuak

Udaletxe eta elkarte lokalak.

Alegría Activity. 

Informazio gehiago

Esteka:  Herritarren Arreta – Nafarroako Gobernua 

Zerbitzu hau behar baduzu: