Skip to main content

Nafarroako erakunde publikoetan eraldaketa digitala bultzatzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu, bi jarduera-ildo nagusitan egituratzen dena:

  •  Plangintza estrategikoa: Neurrirako plan estrategikoak eta ekintza-planak diseinatu eta koordinatzen ditugu. Epe ertain eta luzerako ikuspegia duen ibilbide-orri bat definitzen dugu, modernizazioa gidatzeko mugarri, adierazle eta kronograma zehatzak ezarriz.  Estrategia hori hainbat ardatzetan kokatzen da, hala nola Gaikuntza, Azpiegitura Teknologikoak, Zibersegurtasuna, Berrikuntza, etab.

  • Proiektuen gauzatzea: Digitalizazio-proiektu espezifikoak garatzen ditugu, Nafarroako Gobernuko departamentuetatik datozen enkarguei erantzunez.

Azken helburua prozesuak modernizatzea, baliabideak optimizatzea eta herritarren esperientzia hobetzea da, teknologiaren erabilera eraginkorraren bidez.

  • Nafarroako Gobernua eta bere departamentuak: Eskariaren araberako digitalizazio proiektuak gauzatzeko talde espezializatu bat dugu.

  • Herritarrak eta toki-erakundeak: Azken emaitzaz baliatzen dira, eta zerbitzu publiko eraginkorragoak, eskuragarriagoak eta modernoagoak dituzte eskura.

  •  Sozietate publikoak:Laguntza jasotzen dute digitalizazio-planak garatzeko, CPEN matrizeak markatutako estrategiarekin bat etorriz.

Proiektuak definitzeko eta gauzatzeko, zerbitzuak ekosistema teknologiko sendo bat du oinarri:

  • Tresnak:Diagnostiko digitaleko tresnak, proiektuak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko plataformak, lankidetza-irtenbideak eta emaitzak neurtzeko analisi-sistemak erabiltzen dira.

  • Azpiegitura:Zerbitzuaren oinarria, aukeran, Datuak Prozesatzeko Zentroak (DPZ), zerbitzariak eta sare seguruak dira, zerbitzu digitalak behar bezala ostatatzea eta elkarrekin konektatzea bermatzen dutenak.

Nafarroako administrazio eta entitate publikoak, Nafarroako Gobernuko departamentuak, toki entitateak, sozietate publikoak eta beste erakunde batzuk barne.

Planak eta proiektuak gauzatzeko, eraldaketa digitalean adituak diren enpresekin lan egiten da. Enpresa horiek beren ezagutza eskaintzen dute, bai aholkularitza estrategikoaren esparruan, bai soluzio teknologikoen ezarpenean.

Informazio gehiago

Kontaktua