Nafarroako Gobernuak ahalmen handiko irrati-garraioko sare bat du, telekomunikazio-zentroen artean azken belaunaldiko mikrouhin bidezko 100 irrati-lotura baino gehiago dituena. Telekomunikazio zentro horiek, konektatzen den zuntz optikoko enbor-sarearekin eta WAN garraio ekipamenduarekin batera, Nafarroako Foru Erkidegoa egituratzen duen Nafarroako Gobernuaren gaitasun handiko datuak garraiatzeko sarea osatzen dute, herriak eta telekomunikazio-zentro nagusiak konektatuz.
300 Mbps eta 1 Gbps arteko irrati-loturez osatutako enbor-irrati sareko azpiegitura horrek euskarri gisa balio du, autoprestazio erregimenean, Nafarroako Gobernuaren ahots eta datu sare korporatiboaren egoitzei ez ezik, interes estrategikoko beste zerbitzu batzuei ere, hala nola telebistaren hedapenari, larrialdietako komunikazioei edo errepideetako tunelei.
NASERTIC arduratzen da garraio-sare horren kudeaketaz, eragiketaz eta mantentze lanez. Horretarako ondorengoekin lotutako jarduera guztiak gauzatzen ditu: elementuen dokumentazioa eta inbentarioa, monitorizazioa eta ikuskapena, eskaeren eta gorabeheren kudeaketa, baliabide fisiko eta logikoen administrazioa eta kudeaketa, prebentziozko mantentze-lan zuzentzaile eta proaktiboak, bai eta konfigurazio edo eguneratze lan guztiak, gaitasunaren eta erabilgarritasunaren kudeaketa eta bilakaera eta hobekuntza proposamenak egitea ere.
Nafarroako Gobernuko departamentuen, CPENen integratutako sozietate publikoen eta izaera publikoagatik Nafarroako Gobernuaren sare korporatiboko kide diren beste erakunde edo fundazio batzuen erabiltzaile guztiak.
Nafarroako herritarrak, administrazio publikoak funtsezko zerbitzuetarako eta interes orokorreko telekomunikazio zerbitzuetarako sarbidean.
- IP Natibo irrati-garraioa
- QAM eta QPSK modulazioak
- Modulazio egokituaren teknikak
- 2+0 XPIC
- Sinkronizazio protokoloak
Telekomunikazio Zentroen Kokapena
Telebistaren hedapena
Seinale Garraioa
Egoitzen konektagarritasuna Sare Korporatiboan.
Telefonia korporatiboa eta Contact Center
Internet konexioa
Nafarroako Gobernuko departamentuak, CPENen integratutako sozietate publikoak eta izaera publikoagatik Nafarroako Gobernuaren sare korporatiboa osatzen duten beste erakunde edo fundazio batzuk.
- NEC
- Ceragon
- Ericsson
- American Towers
- Cellnex
- Sinkal
- Retevisión
Informazio gehiago
Azpiegitura honen erabilera egin behar baduzu:
- Posta elektronikoa: servicios.telco@nasertic.es