Skip to main content

SYNTHBIOMICS proiektuak Biologia Sintetikoaren potentziala ikusaraztea du helburu, Nafarroako garapen ekonomikorako funtsezkoak diren arloetan. Biologia sintetikoak biologia, kimika, ingeniaritza eta konputazioaren printzipioak konbinatzen ditu, organismo biziak manipulatu eta birprogramatzea ahalbidetzen duten tresnak eta teknikak sortzeko, zeregin espezifikoak egin ditzaten. 

SYNTHBIOMICSek hiru jarduera ardatz nagusi dituen estrategia bioteknologiko bat garatzea eta abian jartzea planteatzen du: nanobodieen liburutegi sintetiko baten diseinua eta sintesia, elikagaietan kutsatzaileak detektatzeko biosentsoreak sortzea eta C1 konposatuak finkatzea erregai aurreratu eta bestelako bioproduktu bihur daitezkeen bitartekari kimikoak ekoizteko.

Deialdia/Call: Nafarroako Gobernuaren 2023-2026 urteetan I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzak

Ekintza/Type of action: SIBERIA. Bioteknologiako soluzio berritzaileak.

Proposamen zk./Proposal number: 0011-1411-2023-000035

Akronimoa/Proposal acronym: SYNTHBIOMICS

Iraupena (hilabeteak)/Duration (months): 28

Izenburua/Proposal title: Biologia sintetikoko berrikuntza disruptiboak osasuna, elikadura, energia iraunkorra eta deskarbonizazioa sustatzeko. 

 

Finantzaketa Osoa: 1.465.102,84€

2023/01/09 – 2025/12/31

Informazio gehiago

Image
Logo Gobierno de Navarra 2030